Hizkuntza: eus / es

Urkotronik logo
Urkotronik Albisteak

Zatoz Cashlogy ezagutzera eta irabazi bi sarrera Eibar eta Bartzelonaren arteko partidarako

Oraindik ez badituzu Cashlogy-ren abantailak ezagutzen, hauxe duzu aukera.

Ostegun honetan, martxoak 28, Urkotronikek doako jardunaldia antolatu du Gipuzkoako Ostalaritza Elkartean, ostalaritzako negozioen kudeaketa eraginkorra egiteko puntako teknologia hau ezagutzera emateko.

Saioari hasiera emango dio Kino Martínez Elkarteko idazkariak, eta amaiera, aldiz, Carlos Abad Urkotronikeko kontseilari delegatuak. Jardunaldia zuzentzeaz arduratuko dira, bestalde, Pablo Garrido, Azkoyen taldekoa, eta Sara Abad, Cashlogyren arduraduna Urkotroniken.

Ekitaldian aukera izango duzue kutxa adimendunaren funtzionamendua, ezaugarriak eta onurak ezagutzeko, sistema zuzenean ezagutzen duen Ñam jatetxeetako Félix Románen eskutik.

 
 

Eskudirua kontrolatu behar duen edozer negoziok Cashlogybehar du

 
 

 

Eibar eta Bartzelonaren arteko futbol-partidarako bi sarrera zozkatuko ditugu, bai eta bi pertsonarentzako egonaldi bat ere Eibarko Ixua hotel bikainean. Gainera, eskaintza berezi bat egingo dugu Cashlogy eskuratu nahi duten bertaratuentzat.

  • Data: 2019/3/28

  • Lehen saioaren ordutegia: 12:00etatik 13:00etara // Bigarren saioaren ordutegia: 17:00etatik 18:00etara

  • Helbidea: Almortza kalea 2, Donostia

  • Tarifa: Doan

  • Izen-ematea: utzi zure datuak Cashlogyren web-inprimakian

*Nahiago duzuen saiora etor zaitezkete.

Zain gauzkazue!