


Dana 1983an hasi zen, Urko mendiaren begirada ernearen azpian.
Negozio-unitate horietako bakoitzean, gure bezeroei kalitatezko zerbitzu integrala ematea da gure helburua, bezeroak lagunduz eta beraiekin elkarlanean emaitza errealen bila. Gure bezeroen enpresak egunero negozio handiagoak izatea nahi dugu. Helburu hori lortzeko, Urkotronik-ek langile espezializatuak ditu, etengabe eragiten diguten azken joeretan eratzen dena. Bide asko esploratzeko talde bikaina dugu.
Urkotronik lehen egunetik landu ditugun jarrera sendoen emaitza da.
Talde-lanean jarduteko espiritua izatea denen helburua lortzeko elkarrekin lan egiteko gaitasunak dakar. Aurrean ditugun erronkak nahiko konplexuak dira enpresaren eguneroko jardunean talde-lanerako espiritu bizia oinarritzat hartzeko. Ez bakarrik Urkotronik-eko profesionalen artean; baita, bereziki, bezero eta hornitzaile guztiekin.
Aldakuntzak bata bestearen atzetik datozen sektore batean, malgutasuna eta etengabeko hobekuntza dira bezeroek mahaigaineratutako erronka berriak gainditzea ahalbidetzen dizkiguten elementuak. Horregatik, eta hasieratik, eboluzionatzen joan gara merkatuaren beharren eskutik.
Ahalmenen ateak zabaltzen dituen giltza da. Urkotronik-eko profesionalek argi dugu gure zeregina bezeroei zerbitzu onena eskaintzea dela. Horretarako, esperientziaz eta jasotako prestakuntzaz elikatzen gara, irmotasunean, konfiantzan eta umore onean oinarritutako praktika aurrera eramateko.
Etengabeko enplegu sormena; Armeria Eskola, IMH, UNI Eibar eta abarrekin egindako elkarlanari esker lortutako gazteen prestakuntza; Urbat-Urkotronik, Elgoibar F.T., eta abarreko kirol entitateekin izandako elkarlana; edo eta kitto!, Arrate Kultur Elkartea,eta abarreko kultur entitateekin izandako elkarlana. Aipatutako guztiak ingurunea mundu hobea bihurtzeko saiakera begi-bistakoenak baino ez dira.