Behar duenaren eskura #coronavirus
Gure bezero guztiek bere negozioak itxita dituzte. Eta gu ere gure etxean egongo gara.
Baina momentu honetan, gure baloabideen neurrian lagundu behar dugu. Eta gaur Urkotronik osatzen dugun pertsona guztiak, bide telematikoen bidez bilduta, guztien adostasunarekin erabaki dugu, behar duenaren zerbitzuan jarriko garela gure pertsona eta tresneriarekin. Gure etxetik, edo beharrezko babesarekin kanpora ateratzen.
Koordinatzen duenaren esku uzten ditugu:
-20 pertsona bezeroaren arretan esperientziadunak.
- Kamioi bat plataformarekin
-8 furgoneta
-600 metroko pabiloi bat, emergentzietarako erabili daitekeena.
Zuhurtasun eta erantzunkizunagaitik itxi behar badugu ere, ez du esan nahi lagundu ezin dugunik.