Zerbitzu teknikoa

Servicio técnico de máquinas expendedoras
Azkoyen Vending for life banatzaile ofiziala

Urkotronik-ek eskarmentudun eta etengabe prestatzen ari den zerbitzu teknikoen saila (ZTS) dauka. Arazo bat dagoenean jakin badakigu bezero batentzat zein garrantzitsua den arazo hori ahalik eta azkarren konpontzea. Izan ere, hondatuta dagoen makina batek irudi txarra ematen du, kontsumitzaileen kexak eragiten ditu eta baita diru-galera ere.

Baina gure ZTS-k, arazoak konpontzeaz gainera, badu beste zereginik. Etengabe berritzen ari gara gure produktuak gure bezeroen behar geroz eta anbiziosoei erantzuteko: telemetria, aukerako ordainketa-sistemak, publizitatea, hain ohikoak ez diren produktuetara egokitzapenak… Sortzea, irudikatzea gustatzen zaigu, ADN barruan daramagu hori.

Zure makinentzat berme-estaldura behar baduzu edo vending-makinen bidez konpondu daitekeen beharren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.