Hizkuntza: eus / es

Urkotronik logo
Urkotronik Guri buruz

Dana 1983an hasi zen, Urko mendiaren begirada ernearen azpian.

Gure historia

Urkotronik ostalaritza eta vendingerako soluzioen batura da, negozio unitate hauetan merkatuko hornitzaile onenekin elkarlanean.

Negozio-unitate horietako bakoitzean, gure bezeroei kalitatezko zerbitzu integrala ematea da gure helburua, bezeroak lagunduz eta beraiekin elkarlanean emaitza errealen bila. Gure bezeroen enpresak egunero negozio handiagoak izatea nahi dugu. Helburu hori lortzeko, Urkotronik-ek langile espezializatuak ditu, etengabe eragiten diguten azken joeretan eratzen dena. Bide asko esploratzeko talde bikaina dugu.

Urkotronik
Urkotronik Urkotronik

Urkotronik Baloreak

Urkotronik lehen egunetik landu ditugun jarrera sendoen emaitza da.

Talde-lana

Talde-lana

Talde-lanean jarduteko espiritua izatea denen helburua lortzeko elkarrekin lan egiteko gaitasunak dakar. Aurrean ditugun erronkak nahiko konplexuak dira enpresaren eguneroko jardunean talde-lanerako espiritu bizia oinarritzat hartzeko. Ez bakarrik Urkotronik-eko profesionalen artean; baita, bereziki, bezero eta hornitzaile guztiekin.

Egokitze ahalmena

Egokitze ahalmena

Aldakuntzak bata bestearen atzetik datozen sektore batean, malgutasuna eta etengabeko hobekuntza dira bezeroek mahaigaineratutako erronka berriak gainditzea ahalbidetzen dizkiguten elementuak. Horregatik, eta hasieratik, eboluzionatzen joan gara merkatuaren beharren eskutik.

Zerbitzu bokazioa

Zerbitzu bokazioa

Ahalmenen ateak zabaltzen dituen giltza da. Urkotronik-eko profesionalek argi dugu gure zeregina bezeroei zerbitzu onena eskaintzea dela. Horretarako, esperientziaz eta jasotako prestakuntzaz elikatzen gara, irmotasunean, konfiantzan eta umore onean oinarritutako praktika aurrera eramateko.

Ingurunearen hobekuntza

Ingurunearen hobekuntza

Etengabeko enplegu sormena; Armeria Eskola, IMH, UNI Eibar eta abarrekin egindako elkarlanari esker lortutako gazteen prestakuntza;  Urbat-Urkotronik, Elgoibar F.T., eta abarreko kirol entitateekin izandako elkarlana; edo eta kitto!, Arrate Kultur Elkartea,eta abarreko kultur entitateekin izandako elkarlana. Aipatutako guztiak ingurunea mundu hobea bihurtzeko saiakera begi-bistakoenak baino ez dira.