Muntaketa
Esperientzia handia dugu ostalaritzako muntaketa integraletan. Ez duzu ezertaz kezkatu beharko gure lantaldeak makina guztien muntaketa-zerbitzua eskaintzen dizulako, betiere, zure negozioaren kalitatearen mesedetan.
Bihurtu zure enpresa leku seguruagoa, eta ipini makina banatzaileak ekoizpen-lantegian, langileentzako norbera babesteko ekipoen (NBE) banaketaren kudeaketa hobetzeko.Norbera babesteko ekipoen (NBE) gaineko proiektu baten konplexutasuna dela-eta, esperientzia handia behar da; Urkotronikek 20 urtetik gorako esperientzia du vending industrialaren sektorean. Gure profesional espezializatuek gure instalazioetan prestatzen dituzte makinak, komunikazio- sistemak adimentsuak instalatuz. Horien bidez kudeatzen dira produktu-banaketa eta langile erabiltzaileen erregistroak.
Bihurtu zure enpresa leku seguruagoa
Optimizatu NBEen kudeaketa
Esperientzia handia dugu ostalaritzako muntaketa integraletan. Ez duzu ezertaz kezkatu beharko gure lantaldeak makina guztien muntaketa-zerbitzua eskaintzen dizulako, betiere, zure negozioaren kalitatearen mesedetan.
Vending industrialaren sektorean esperientzia handia duten profesionalak garen aldetik, auditoretza egitea ere eskaintzen dugu proiektuaren integraltasuna bermatzearren, zure enpresaren kudeaketa eta segurtasuna hobetzea dugunez xede.
Urteko 365 egunetan eskaintzen dugu zerbitzu teknikoa. Gure profesionalek esperientzia handia dute vending-makinen konponketa- eta mantentze-lanetan. Hala, zure negozioa esku honetan egongo da. Lasaitasuna saltzen dugu.
Kostuak murrizteko, zure negoziora egokitutako mantentze-kontratua eskaintzen dizugu. Abantaila ugari dituenez, operadoreen lana askoz ere errazagoa izango da.
Informazio gehiago behar duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan
Hemen