Hizkuntza: eus / es

Urkotronik logo
Urkotronik Albisteak

Zorionekoak gaude! Urkotronikek 35 urte bete

Urko mendiaren begirada ernearen azpian, duela hogeita hamabost urte hasi zen bi gazteen enpresa-ametsa, jakintza, ilusioz eta lan egiteko gogoaz beteriko motxila zeramatela. Haiei, aurrerago, beste talentu batzuk elkartu ziren, profesional taldea zabalduz, gaur egun, konpainiako aktibo garrantzitsuena osatuz.

Urkotroniken helburu nagusia kalitate handiko produktuak eta zerbitzu integralak eskaintzea da, gure bezeroen enpresak egunero negozio hobeak izateko, etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduz, lehiakideak baino arrakasta handiagoa izango dutenaren ziurtasunarekin.

Urte guzti hauetan zehar arrakasta eta hutsegiteak lortu ditugu, esperientzia eta ezagutza geureganatu ditugu, baina, batez ere, gailurra bistatik ez galtzen ikasi dugu.

Eskerrik asko gailurrerako bidean gurekin etortzeagatik!