Hizkuntza: eus / es

Urkotronik logo
Urkotronik Albisteak

Kalitate oneko kafea hartzeak, betiere dieta orekatu batekin konbinatuta, baditu onurak, beharbada ezagutzen ez dituzunak.

Edozein bizigarri gehiegi hartzea txarra da osasunerako, baina kalitate oneko kafea hartzeak, betiere dieta orekatu bat eta bizimodu osasungarria izanda, baditu onura batzuk. Zer onura dituen jakin nahi?

Gure burmuinari erne egoten laguntzen dio

Kafeina burmuinean eragiten duen psikoaktibo bat da, dopamina areagotzen du, eta horrek burmuinaren jarduera azkartzen du; hala, oroimena, gogo-aldartea eta funtzio kognitiboa hobetzen dira.

Osasuntsuago egoten laguntzen digu

Kafeak nutriente esentzialak ditu, hala nola B2 bitamina, zeina ona den larruazalerako, azazkaletarako eta ilerako. Badu, halaber, B5 bitamina; horrek nutrienteetatik energia ateratzen eta hormonen funtzioa erregulatzen laguntzen du. Gainera, kafeak magnesioa du, zeinak hezurrak eta artikulazioak osasuntsuago mantentzen laguntzen duen.

Errendimendu fisikoa hobetzen laguntzen digu

Dopamina bezala, kafeak beste hormona bat areagotzen du: adrenalina, gure gorputza ahalegin fisiko handietarako prestatzen duen hormona; adibidez, entrenamendu gogor baterako edo lasterketa baterako.

Errendimendu fisikoa hobetzen laguntzen digu

Dopamina bezala, kafeak beste hormona bat areagotzen du: adrenalina, gure gorputza ahalegin fisiko handietarako prestatzen duen hormona; adibidez, entrenamendu gogor baterako edo lasterketa baterako.

Gantza erretzen du

Halakorik behar duenarentzat, kafeina da gorputzeko gantza erretzen laguntzen duen substantzia natural gutxietako bat. Gainera, potasioa daukanez, likidoen erretentzioa gutxitzen laguntzen du. Hala, bada, egunean kafe bat hartzeak, koipe eta karbohidrato gutxiko dieta baten barruan, lirainago egoten lagunduko digu.

Nahi duzu gurekin bat hartu?