Urkotronik-eko langileak, atzean Urko mendia dutela

Urkotronik-i buruz

Urko mendiaren begirada ernearen babesarekin, hasi zen orain dela 25 urte ezaguera, ilusio eta lan egiteko gogoen tonaz betetako motxila euren bizkar gainean hartu zuten gazte biren -Angel Villagarcía eta Carlos Abad- enpresa-ametsa.

25 urte ez dira ia ezer mendi batendako, baina ez da gauza bera gertatzen enpresa batekin, gero eta mundu konplexuagoan jardun beharraz gain, bizirautea gauzak egunero oso ondo eginez lortzen baita.

25 urte betetzea harro egon eta pozteko arrazoia da, zalantza barik, familia handia osatu eta osatzen jarraitzen duten Urkotronik-ekoentzat. 25 urte amestu eta gauzak burutzeko, porrot egin eta garaile irtetzeko, ikasi eta irakasteko, barre eta baita negar egiteko eman dutenak.

25 urte ahaztezinezko gertaerekin protagonista izan diren eta ingurukoentzat.

25 urteen Memoria deskargatu (PDF, 2Mbyte.)

Urkotronik-en 25 urteen Memoria irudikatu

Ostalaritza, vending eta joko makinetako langileak

Urkotronik hiru negozio hiru unitateen batura da: ostalaritza, vending eta jolasbidezkoa, euretan merkatuko hornitzaile onenekin elkarlanean.

Unitate hauetako bakoitzean, ardura handiena zerbitzu eta mantenimendu eraginkorrena prestatzeak dakar, bezeroei lagunduz eta eurekin elkarlanean jardunez emaitza errealen bila: gure helburua bezeroen enpresak egunetik egunera negozio hobeak izatean datza.

Helburu hori lortzeko, Urkotronik-ek espezializatutako jendearekin osatutako langilegoa du, etengabeko prestakuntza jasotzen duena merkatuari eragiten dioten azken joeretan. Langilegoa da, zalantzarik gabe, gure aktibo indartsuena.

Urkotronik bere hastapenetik enpresako kulturaren parte izan diren baloreen emaitza besterik ez da.

Dos trabajadores de Urkotronik

  • Talde-lana

    Talde-lanean jarduteko espiritua izatea denen helburua lortzeko elkarrekin lan egiteko gaitasunak dakar. Aurrean ditugun erronkak nahiko konplexuak dira enpresaren eguneroko jardunean talde-lanerako espiritu bizia oinarritzat hartzeko. Ez bakarrik Urkotronik-eko profesionalen artean; baita, bereziki, bezero eta hornitzaile guztiekin.

  • Egokitze ahalmena

    Aldakuntzak bata bestearen atzetik datozen sektore batean, malgutasuna eta etengabeko hobekuntza dira bezeroek mahaigaineratutako erronka berriak gainditzea ahalbidetzen dizkiguten elementuak. Horregatik, eta hasieratik, eboluzionatzen joan gara merkatuaren beharren eskutik.

  • Jarrera (zerbitzu bokazioa)

    Ahalmenen ateak zabaltzen dituen giltza da. Urkotronik-eko profesionalek argi dugu gure zeregina bezeroei zerbitzu onena eskaintzea dela. Horretarako, esperientziaz eta jasotako prestakuntzaz elikatzen gara, irmotasunean, konfiantzan eta umore onean oinarritutako praktika aurrera eramateko.

  • Bizi garen ingurnearen hobekuntza

    Etengabeko enplegu sormena; Armeria Eskola, IMH, UNI Eibar eta abarrekin egindako elkarlanari esker lortutako gazteen prestakuntza; Eibarko Txirrindularitza Elkartea, Urbat-Urkotronik, Elgoibar F.T., eta abarreko kirol entitateekin izandako elkarlana; edo eta kitto!, Arrate Kultur Elkartea,eta abarreko kultur entitateekin izandako elkarlana. Aipatutako guztiak ingurunea mundu hobea bihurtzeko saiakera begi-bistakoenak baino ez dira.