Hizkuntza: eus / es

Urkotronik logo
Urkotronik Ideia berriak

Osasuna eta vendinga, biak bat

Gaur egungo vendinga; elikagai ekologiko eta osasungarrien makina banatzaileak. Urkotronikek modu berri bat eskaintzen dizu produktu ekologikoak merkaturatzeko. Aukera bikaina da tokiko ekoizleentzat, bere produktuak zuzenean saldu ahal izango dizkiote-eta kontsumitzaileari eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan. Vending mota horretara jo dute dagoeneko INNOBASQUEren zenbait ekimenetan, NAOS elikadura-kontzeptuan eta beste ekintza batzuetan.

 

 

Vending erotikoa, zergatik ez?

Dantzalekutik ateratzea ez da zertan izan behar gauaren amaiera. Pentsatzen hasita, asko dira vending-makina batean gauez saldu daitezkeen produktuak; bailarinak, produktu erotikoak, higiene-produktuak, lurrinak... Besterik bururatzen zaizu? Jarri harremanetan gurekin eta eskatu aurrekontua konpromisorik gabe. Vendinga ezin konta ahalako aukera dituen mundua da.

 

Office vendinga

Unibertsitateetan, ikastetxeetan, liburutegietan eta bulegoetan maiz izaten dira premiazko egoerak. Beraz, bete makina banatzaileak bolaluma, karpeta, USB, eskaera-inprimaki, kalkulagailu eta bestelako bulegoko materialez. Atera errentagarritasun gehiago zure negozioari.

Turismoa sustatzeko vendinga

Eskaini zerbitzu hobea zure bezeroei eta lortu diru-sarrera gehigarriak horri esker. Zure bezeroak zuk bezain ondo beste inork ezagutu ez arren, hona saldu ditzakezun produktuen zenbait proposamen: padeleko pilotak, txinalak, igeriketako txanoa, merchandisingeko produktuak, etab. Denda 24 orduz zabalik eduki nahi duzu? Eskatu vending-makinetarako aurrekontua.

 

Parafarmazia, 24 orduz

Eguzkitarako krema, eguzki ondorengorako krema, urradurentzako tiritak, masaje-lozioak edo ezpainetarako baselina bezalako produktuak behar dituzunean ez duzu beste ezer behar. Berdin dio zer ordu den. Orain, urgentzia txiki horientzako produktuak salgai jar ditzakezu makina banatzailean. Besterik bururatzen zaizu? Esan eta bideragarria den aztertuko dugu.