Hizkuntza: eus / es

Urkotronik logo
Urkotronik Albisteak

Jarri martxan irudimena eta irabazi vending makina bat

Jaietako zapiak, txankletak, aterkiak, ogia, loreak... vending-a aukera amaigabeko mundua da. Pentsatu ezazu oraindik sortu ez den erabilera batean, harritu iezaguzu zure proposamenarekin, eta lortu makina bat eta gure aholkularitza-zerbitzua zure ideia egi bilakatzeko. Ez zaitez moztu, edonork parte hartu baitezake. Zuk ideia pentsatu beharko duzu, eta Urkotronikek ipiniko ditu makina eta aholkularitza. Horrela ospatu nahi dugu gure 35. urteurrena.

Nola parte hartu?

Web orriko fitxategia betez edo Eibarko Unzaga Plazan ipinitako makinan CV txuria ateraz ekainaren 13, 14 eta 15ean, eta postaz bidaliz ondoko helbidera, “Urkotronik Vending Lehiaketa” erreferentziarekin:

Urkotronik S.A. Poligono Matsaria, 32-1A - 20600 Eibar (Gipuzkoa)

* Parte hartzeko azken eguna: uztailak 31.

** Adindunei murriztutako parte-hartzea.

Ez galdu talentu berrientzako lehiaketa berezia

Urkotronikek erronka berri bat aurkezten die vending hobea irudikatzera ausartzen diren ikasle guztientzat: zer konponbide bururatzen zaizu inguru osasungarriagoak sortzen dituzten makina jasangarriagoak lortzeko? Irabazi itzazu 1.000€ _eta Urkotroniken praktika-lanak egiteko aukera. Talentuan eta ideia berrietan sinesten dugu.

* Kontxultatu oinarriak eta parte hartzeko azken eguna web orrian.

www.urkotronik.com/eu/lehiaketa